Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.

  • Kutre cosplay
  • Marrazketa analogikoa
  • Karaoke powerpoint
  • Zinema-triviala

 

 Kutre cosplay

Bidali imajina dezakezun cosplayrik kutreena. Bi arau baino ez daude: cosplaya nori buruzkoa den jakin behar da, eta kutrea izan behar du.

 

 Marrazketa analogikoa

Dena ez da teklatua eta sagua Encounterretan! Gai bat emango dizugu, marrazketarako duzun dohaina erakuts dezazun. 

 

 Karaoke powerpoint

PowerPoint Karaoke inprobisazio-joko bat da, Microsoft PowerPoint erabiliz jokatzen dena. Hau da helburua: Berariaz prestatutako aurkezpenen bidez jokatzen da, eta helburua da pertsona batek aurkezpen horiek ikustea eta azalpen bat inprobisatzea pantailan agertzen zaion diapositiba bakoitzerako. 

 

 Zinema-triviala

Zinemaren zale amorratua zara? Inork baino gehiago dakizu zinemari buruz? Edo filmen bat ikusi duzu eta probatu nahi duzu? Erakutsi zenbat dakizun AE09ko Zinemaren Trivialean; askotariko probak izango dira. 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch