OpenGunean online emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.
Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.
YouTube Kanala: Hitzaldiak eta Tailerrak
HITZALDIEN ETA TAILERREN ORDUTEGIA*
Ostirala, maiatzak 13
16:30 - 17:15 Fan engagement, kola emozionala zure bezeroentzat
17:30 - 18:15 Ransomware Fest, bizitzak berdin jarraitzen du
Sábado, 14 de mayo
12:00 - 12:45 Blockchain Gaming ¿el futuro de los videojuegos?
13:00 - 13:45 Figma: diseño vectorial online
17:30 - 18:15 Tu primer Voxel Art
18:30 - 19:15 Minecraft como plataforma de aprendizaje de programación con Scratch 3.0
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Fan engagement, kola emozionala zure bezeroentzat
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Maitane López de Foronda Ruiz
Enpresa: PlayerON
Hitzaldiaren deskribapena:
Zerk eramaten du bezero izan daitekeen norbait bat produktu edo zerbitzu bat erostera? Eta berriz erostera? Marketin Sailarena soilik da zeregin horren ardura? Fan engagementi buruz hitz egingo dugu, bai eta gure bezeroekin harremanetan jartzeko eta, haiek preskriptore izanik, beste batzuk gurera erakartzeko estrategia bat prestatzen lagunduko diguten trena nagusiei buruz ere.
Zer publikori dago zuzendua?
Gerenteak, marketin- eta komunikazio-arduradunak, eta bezeroei produktu edo zerbitzu bat erakargarriago egiteko interesa duten guztiak, bideojokoen sektorekoak nahiz beste sektore batzuetakoak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
PlayerON-en (www.playeron.es) CEOa eta sortzaileetako bat; enpresetarako SaaS gamifikazioko zerbitzu bat da PlayerON, mugikorreko jokoak bigarren pantailekin konektatzen dituena eta “datuaren gamifikazioa” proposatzen duena. López de Foronda Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna da, eta Publizitate Interaktiboko masterra du (UCM-IAB). Ingurune digitaletan lan egin du beti, plangintza- eta komunikazio-agentzietan, eta marketarako estrategia digitalak garatzea izan du jarduera nagusi. Azken etapan, Deportivo Alavésen Komunikazio Saileko buru izan zen, eta, gero, Baskonia-Alavés Taldeko sail digitala martxan jarri, eta zenbait proiektu digital kudeatu zituen. 2021ean, Taldea utzi, eta bere start-upa sortu zuen, beste batzuekin batera.
Web: www.playeron.es
Ordutegia: Ostirala, maiatzak 13, 16:30 - 17:15
Ransomware Fest, bizitzak berdin jarraitzen du
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Roberto Casado Gomez
Enpresa: Euskalhack
Hitzaldiaren deskribapena:
Ransomwarearen bilakaera aztertuko dugu hitzaldi honetan; irabazi handiko kanpainak egiten dituzten edo egin izan dituzten taldeei buruz hitz egingo dugu, eta oinarri formalagoa emango dugu ransomware-gertaera bat ikuspuntu teknikotik aztertzeko.
Zer publikori dago zuzendua?
Guztiontzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Informatika-ingeniaria da, eta EuskalHackeko eta EuskalHack Teameko kidea da; aisialdiko denbora GNU/Linuxeko zaletasunari eskaintzen dio, eta, tarteka, zibersegurtasunaren inguruko dibulgazioari ere bai.
Web:
@euskalhack
securitycongress.euskalhack.org
Ordutegia: Ostirala, maiatzak 13, 17:30 - 18:15
Blockchain Gaming ¿el futuro de los videojuegos?
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Aleix Risco
Enpresa: Evil Zeppelin
Hitzaldiaren deskribapena:
Sarrera-hitzaldia, blockchain teknologiaren eta aktibo digitalen deszentralizazioaren ondorioz bideojokoen sektoreak bizi duen paradigma-aldaketaz.
Zer publikori dago zuzendua?
Guztiak. Blockchain teknologiak bideojokoetan duen eraginari eta ematen dituen aukerei buruzko sarrera-hitzaldia; Blockchain teknologia bideojokoetan nola erabiltzen den eta zer abantaila eta eragozpen dituen jakin nahi duten guztiei zuzendua.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Aleix Risco bideojokoen diseinatzailea da, Free-to-Play negozio-ereduko bideojokoetan espezializatua. Evil Zeppelin indie estudioaren sortzaileetako bat da; RPG bideojokoetan espezializatutako estudio bat da, eta Gasteizen dago. Horrez gainera, podcasterra da Mobile Paladinsen (https://mobilepaladins.com/); mugikorretarako bideojokoen garapenaren eta albisteen inguruko podcast bat da Mobile Paladins, astean behin ateratzen dena.
Web: https://evilzeppelin.com/
Ordutegia: Larunbata, maiatzak 14, 12:00 - 12:45
Figma: diseño vectorial online
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Imanol Terán
Hitzaldiaren deskribapena:
Dokumentuak jada online eta elkarlanean editatzen badituzu Google Docs eta antzeko tresnekin, zergatik ez egin gauza bera zure diseinuekin?
Figma diseinu bektorialeko onlineko tresna bat da, berariaz web-interfazeak eta aplikazio mugikorrak diseinatzera bideratua. Gainera, aukera hauek guztiak, eta gehiago, ematen ditu: denbora errealeko elkarlana, bertsioen historia, iruzkin-sistema, ikono-iturrien erabilera, interfaze “malguen” diseinua... Eman aukera bat; probatu ondoren, ez zara damutuko.
Zer publikori dago zuzendua?
Edozein fasetan diseinuak sortzeko beharra duen edozein profil, zehaztasun-maila guztietakoa, batez ere web-interfazeen edo aplikazio mugikorren diseinura bideratuta.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Web-garatzailea, digitalizazio-estrategien aholkularia eta teknologia berrietako hezitzailea.
Ordutegia: Larunbata, maiatzak 14, 13:00 - 13:45
Controlar la calidad del Aire (CO2, Index Quality, temperatura, presión y humedad) aprendiendo a programar con la placa Micro.bit con la Kitronik Air Quality Board (en makecode, javascript o python)
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Endika Etxebarrieta
Enpresa: Camp Tecnológico
Hitzaldiaren deskribapena:
Airearen kalitatea kontrolatzea (CO2, Index Quality, tenperatura, presioa eta hezetasuna) programatzen ikasiz Micro.bit kontroladorearekin, Kitronik Air Quality Board plakaren bidez (make code, javascript edo python). Plaka elektroniko bat da, sentsore-ingurune bat duena neurtutako balioak Oled pantaila batean erakusteko, eta Micro.bit mikrokontroladore ezagunetik kontrolatzeko diseinatua dagoena. Ikusiko dugu nola aktiba daitezkeen sentsoreak eta nola erakusten dituen balioak pantailan. Leku itxietako airearen kalitatea kontrolatzea osasun-gomendio garrantzitsuenetako bat da gaur egun.
Zer publikori dago zuzendua?
STEAM proiektuetan interesa duten irakasleak eta gailu elektronikoak programatzen ikasi nahi dutenak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Camp Tecnológico-ko Adimen Artifizialaren Laborategiko koordinatzailea da Endika. 2019tik, robotekiko aplikazioetan irudiak txertatzeko AA erabiltzeko eta entrenatzeko zenbait proiektutan hartu du parte. Bestalde, tutore-lanetan aritu da AAren aplikazioei buruzko gradu-amaierako zenbait proiektutan.
Web: https://camptecnologico.com/
Ordutegia: Larunbata, maiatzak 14, 16:30 - 17:15
Tu primer Voxel Art
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Víctor Barañano Urquijo (Aki)
Hitzaldiaren deskribapena:
Descripción de la herramienta MagicaVoxel con sus características más importantes. Modelado de varios ejemplos orientados a videojuegos.
Ejemplo de Voxel Art en mi juego:
Zer publikori dago zuzendua?
Curiosos por aprender una herramienta para hacer arte Voxel. GameDevs para hacer assets para sus juegos.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Scener y creador digital. Ahora mismo como SoloDev en mi juego: “GrinGoRun”, hecho en Unity con arte Voxel y Low Poly. Beta para Pc en (https://aki7an.itch.io/gringo-run)
Web: https://www.akibilbao.com
Twitter: @Aki7an
Ordutegia: Larunbata, maiatzak 14, 17:30 - 18:15
Minecraft como plataforma de aprendizaje de programación con Scratch 3.0
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Luis Bravo de la Fuente
Enpresa: Camp Tecnológico
Hitzaldiaren deskribapena:
Minecraft-en gure proposamena ez da Minecraft jolasteko soilik erabiltzea; gure helburua da Minecraft gazteei programatzen irakasteko plataforma bihurtzea, eta, horretarako, Scratch 3.0 Minecraft Java editionen integratu dugu. Hitzaldian Camp Tecnológicon garatu dugun proiektua azalduko dugu (programazioa Minecraft jokoan integratu dugu Scatch 3.0 blokeen bidez), eta Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleekin lortu ditugun emaitzen berri emango.
Zer publikori dago zuzendua?
LHko eta unibertsitateko irakasleak, Ingeniaritzako ikasleak eta programatzen ikasteko plataforma bat garatzen ikasi nahi duten pertsonak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Luis Bravo de la Fuente Ingeniaritza Elektronikoko ikaslea da EHUn, Leioan, eta Camp Tecnológicoko irakaslea 2017az geroztik. Bere ikasketekin jarraitzeaz gainera, STEAM tailerretan trebatzen ditu haur eta gazteak, hainbat plataforma erabilita: Minecraft, Scratch, Arduino, Make Code, Micro:bit, Raspberry-pi eta ESP32.
Web: https://camptecnologico.com/
Ordutegia: Larunbata, maiatzak 14, 18:30 - 19:15