Zer da Araba Encounterra?

Araba Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute. 

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2022an topaketa hau bere bederatzigarren ediziora iritsiko da.

Covid-19 koronabirus-pandemiak sortutako egoeraren aurrean, bilkura bertan behera uztea erabaki da. Bederatzigarren edizioa Gasteizen egitea aurreikusita zegoen.

Egoera hau gainditzeko, Araba Encounter 2022 modu birtualean ospatzea pentsatu dugu.

Ekitaldi birtualaren datuak:

  • 340 ordenagailu sarean konektatuta. 
  • 2 egun ekinean.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch