Clash Royale 2016ko doako bideojoko bat da. Bildumetako karta-jokoetako elementuak, dorrea defendatzea eta ekintza-estrategia konbinatzen dira jokoan denbora errealean.
Lehiaketa-mota: 1 vs 1. Kanporaketa bakuna.
Bertsioa: Mugikorrerako. Erabilgarri dagoen azkena.
Araudi espezifikoa
- Partidak 1vs1 jokatuko dira; 3 partidatik onenak irabaziko du (BO3).
- Karta-piloak aldatu egin daitezke txapelketan zehar, aurkari berarekin ere. Berdinketa gertatuz gero, partida hori ez dela jokatu ulertuko da, eta karta-piloak aldatu ahal izango dira.
- Partida batetik bestera ez da igaro behar bi minutu baino gehiagoko tarterik justifikazio gabe. Kausa justifikatu bat izatekotan, tarteak ezingo du izan hamar minututik gorakoa.
- Konexio-galerak partida galdutzat joko dira.
- Bi jokalariek harremanetan jarri beharko dute discord bidez partidarako ezarritako ordua baino lehen. Ezarritako ordutik hamabost minutuko denbora-tartea igarotzen bada eta ez bada aurkariarekin harremanetan jarri, parte-hartzaileak antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko du, dagokion deskalifikazioa ezartzeko.
- Bi partaideak ados jartzen badira, ezarritako ordua baino lehen jokatu ahalko da partida, baina inoiz ez geroago.
- Jokalariak jokoan zehar duen nickak bat etorri behar du intranetean adierazitakoarekin, eta ezingo da aldatu torneoan zehar.
- Bracketen formatua aldatu egin daiteke, izena ematen duten partaideen kopuruaren arabera.
- Jokoan emozio/ikono gehiegi erabiltzea ez da zigortuko.
- Irabazleak emaitzak bidaliko ditu jarduerako inprimakiaren bidez (intranetean dago), partida amaitu eta berehala. Ez da beharrezkoa emaitzen pantaila-irudirik bidaltzea, baina komeni da izatea.
- Ez bada emaitzarik jasotzen txanda hasi eta 30 minutura, partida ez dela jokatu ulertuko da, eta bi jokalariak kanporatuko dira.
Partidaren konfigurazioa
- Torneoan 1vs1 partida bat jokatu ahal izateko, parte-hartzaileek lagunak izan behar dute jokoan. Gomendatzen da parte-hartzaileetako batek lagun izateko eskaeraren esteka partekatzea besteari.
- Horretarako, jokoa hasi eta Social → Amigos → Invitar a un amigo aukerara joan behar da. Botoi hori sakatzean, esteka partekatzeko zenbait aukera eskaintzen dira. Errazena da kopiatzea eta beste pertsonari bidaltzea discord bidez edo beste baliabide bat erabiliz.
- Bi pertsonak lagun egin ondoren, partida sor daiteke. Horretarako, berriro joan behar da lagunen zerrendara, eta aurkaria bilatu. Haren gainean sakatu, eta “Batalla amistosa” aukera hautatu behar da.
- Pertsona hori onartu bada eta ez bada agertzen lagunen zerrendan, beharrezkoa izan daiteke jokoa berrabiaraztea.
Oharrak
- Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
- Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
- Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
- Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
- Azaldutako arauak erreferentzia gisa erabiliko dira, baina antolatzaileek noiznahi eguneratu ditzakete, beharren arabera, azken orduko aldaketak edo argibideak islatzeko.
- Araudi orokorra du osagarri araudi honek.