Maiatzak 13, ostirala, 19:00etan (lehen zatia)
Maiatzak 14, larunbata, 19:00etan (bigarren zatia)
Zuzeneko tailer honetan, pixel art koadro ikusgarri eta guztiz pertsonalizatu bat sortuko dugu, erraz-erraz. LED matrize bati eta Arduinoren bihotzari esker, gure irudiak eta animazioak pertsonalizatu ahal izango ditugu.
Hardware-sailari erronkei aurre egitea eta besteak baino pixka bat aurrerago joatea gustatzen zaionez, LED matrize bera beste funtzio batzuetarako erabiltzen saiatuko gara. Zenbat gustatzen zaigun erronkei heltzea! Lortuko ote dugu erloju baten gisa funtzionatzea? Eta zer tenperatura dagoen erakustea? Hori guztia eta askoz gauza gehiago, Araba Encounter-en. Zain izango gaituzu!