SpeedBoatRace - Inprimatu Benchy bizkorrena

Maiatzak 14, larunbata, 16:00etatik 23:00etara

3D inprimagailuak testatzeko pieza inprimatuena izatera iritsi da 3DBenchy… Baina zenbat denboran inprimatu ahalko zenuke ontzia? GEak bat egiten du #SpeedBoatRace erronkarekin, zuen makinak eta zuen konfigurazioak zertarako gai diren ikusi ahal izateko.

Arauak:

  • PLA, PLA+, PETG, ASA, ABS edo ABS+ erabili beharko duzue, oinarrizko koloreekin, metal-efektuko akabera gabe, purpurina gabe, etab.
  • Nozzlearen gehieneko tamaina 0,5 mm izango da.
  • Geruzaren gehieneko altuera 0,25 mm izango da.
  • Hiru geruza solido azpitik eta hiru gainetik erabili beharko dituzue.
  • Bi horma eta betegarriaren % 10 erabili beharko dituzu.
  • Jatorrizko ereduarekiko neurri proportzionalak eta zehatzak izan beharko ditu azken irudiak. Itxura ona badu, puntu gehiago.
  • Makinak urratsez urratseko motorrak erabili beharko ditu.
  • Inprimatze guztiaren bideo bat egin beharko duzue, eta erloju batean ikusi beharko da denbora errealean gauzatzen ari dela.
  • Uploader bat utziko dizuegu, Youtubera zuen partaidetzaren esteka bat igo dezazuen #SpeedBoatRace eta #ArabaEncounter9 hashtagekin. Erabili duzuen gcodea ere igo beharko duzue.

Informazio gehiago eta aholkuak nahi badituzue, All3DPren artikulua irakur dezakezue, eta ikasitakoak eta aholkuak kontsultatu. (Ingelesez dago)

twitter facebook flickr youtube instagram twitch